Larunbatean Ipurua Kiroldegian gogoan izateko eskubaloiko jardunaldi bat bizi izan genuen, solidarioa, lehiakorrena eta zirraragarriena era berean. Jardunaldia Taupada Txapelketa (eskubaloi egokituko Gipuzkoako Kopa) abian jartzearekin hasi zen. Ipuruako kiroldegiko pista nagusia ilusioz, laguntasunez eta kiroltasunez bete zen Zarautz, Ereintza Izarrak, Txingudi Echemar eta Bera Berako taldeen parte-hartzearekin. Integrazioa bultzatzen duen txapelketa da eta partaide