Eibar Eskubaloi taldeak jardunaldi oso positiboa sinatu berri du, lehen taldeek garaipen garrantzitsuak lortu dituzte eta oinarriko mailetan ere emaitza onak lortu dute.
Lehen Mailako Liga Erregularreko C Multzoko 9. Jardunaldian, gizonezkoen taldeak garaipen baliotsua lortu zuen etxetik kanpo Saizar Usurbil K.E. taldearen aurka (25-31), lehen minutuetatik kontrolatu zuten partida garrantzi handiko bi puntu lortzeko eta sailkapenean lehen postuari sendo eutsiz.
Bestalde, Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailako B Multzoko taldeak, 7. jardunaldian, ECA Malkaitz Eskubaloia taldeari irabazi zion Burlatan (21-22), norgehiagoka estuetan lehiatzeko gaitasun haundia erakutsiz.
Gure taldeen gainerako emaitzak:
Euskal Ligako gizonezko seniorrak
• Eusk Performance ZKE 34 – 29 Eibar Eskubaloia B
Lurraldeko emakume seniorrak
• Urola E.K. Altube Berri 22 – 22 Eibar Eskubaloia B
Lurraldeko gizonezko seniorrak
• Eibar Eskubaloia C 36 – 29 Urola E.K. RSA
Euskal Ligako gizonezko Jubenilak
• Eibar Eskubaloia 25 – 22 Usurbil K.E.A.
Lurraldeko emakume Jubenilak
• Eibar Eskubaloia 23 – 18 Lana Aloña Mendi K.E.
Euskal Ligako Kadete mutilak
• Eibar Eskubaloia A 46 – 38 Usurbil K.E.A.
Lurraldeko gizonezko kadeteak
• Eibar Eskubaloia B 23 – 38 Ereintza Aguaplast
• Eibar Eskubaloia C 34 – 37 Hernani E.T.
Lurraldeko emakume kadeteak
• Eibar Eskubaloia A 24 – 26 Lana Aloña Mendi K.E.
• Saieko Mimai Estetica 36 – 17 Eibar Eskubaloia B
Lurraldeko infantil mailako mutilak
• Usurbil K.E. 10 – 40 Eibar Eskubaloia A
• Eibar Eskubaloia B 23 – 24 Hernani E.T.
• Oteizuri Kafetegia Olagarroa EK 20 – 20 Eibar Eskubaloia C
Lurraldeko infantil mailako neskak
• Eibar Eskubaloia A 22 – 12 Bonsay ZKE
• Eibar Eskubaloia B 19 – 11



Español 



















































