Partidu polita eta borrokatua liderraren aurka,lehenengo zatian kosta egin zaio taldeari partiduan sartzea,baina defentsako lanari esker poliki gora egin du.Bigarrena nahiko parekatua joan da baina 6 eta 7 metroko jaurtiketen huts egiteak azkenean porrota eragin digu.
Eskertzeko ipuruan sortu den giro ederra eta nola ez nesken kemena partidu guztian zehar,pausoz pauso gora doa taldea
Somos Eibarrek porrot aringarria jasan zuen Trapagarani eginiko bisitan (27-21). Hori bai, ez zuten amorerik eman eta liderrari aurpegia emanez jokatu zion. Hasierako partzialari erraz eutsi zioten etxekekoek eta bi puntuekin geratzea lortu zuten. Eibartarrak, hamairugarren postuan jarraitzen dute Urduliz taldearekin berdinduta sei punturekin, hauek Dominicosen kantxan gainendu eta gero.
3-0eko partzialak, etxekoei abantaila eman zien hasi eta berehala. Markagailuan aldentzea lortu zuten, neuketa osoan arazo larri bakar bat pasa gabe. Fernandoren mutilak jakitun ziren liderraren aurka aritzearen zailtasunak, hala ere bukaerararte borrokatu ziren lehiakorrak izaten, ahal izan zuten arte. Talde armaginak, bizkaitarrak lortu zuten abantaila handia murriztea lortu zuen atsedenaldira lau goleko aldeaz iritsiz. Baina bigarren zatia, lehenaren bide beretik jarraitu zuen eta Trapagaran nagusitu zen hasieratik amaierarate, nahiz eta eibartarrek emaitza atontzea lortu eta sei goleko errentaz galdu arren.
Mikel Zuloaga izan zen norgehiagokako goleatzaile nagusia, etxeko Eder Delgadorekin batera, seina gol sartuz bakoitzak. Somos Eibarrek Romo jasoko du Ipuruako kiroldegian datorren asteburuan. Bizkaitarrak puntu bat gehio soilikin dira eta eibartarrentzat neurketa oso garrantsitsua izango da.
Somos Eibarrek emozioz beteriko neurketa lehiatsuan garaile ataratzea lortu zuen. Egia esateko, edozeinek garaile ateratzeko aukera izan zuen, baina eibartarrak azken momentuetan finago ibili ziren, adore eta harrotasuna erakutsiz, oztopo guztiak gaindituz eta bi puntuak Ipuruan utsiz. Sei daramatzate guztira. Taldeak lehiakortasuna berreskuratu duela eta inoiz baino biziago dela erakutsi zuen larunbateko norgehiagokan, gainera ez zen inor bajetaz gogoratu talde bat balitz denok ddenok denori laguntzen. Nahiz eta sei puntukin hamaraiugarrenak izan, seigarren postua graipen bakar batera dute armaginek.
Lehen zatia oso parekatu izan zen, bi arerioak elakr mokoka aritu ziren, golak txandaka sartzen. Berdinketak nagusi ziren markagailuan. Baina kanpokoak gol bakar bat ere ez zuen sartu azken bost minutuatn eta eibartarrak hori aprobetxatu zuten atsedenaldiara bost goleko aldeaz helduz. Etxekoek agian ez zutenabentail honekin kontatzen eta emaitza eusten saiatu ziren arren, aragoiarrak buelta ematea lortu zuten, azken hamabost minutuei kriston emozioa sartuz.
Neurketak ez zeraman dinamika ona eibartarrentzat. Gainera zaragozarra bi goles gainetik jartzea lortu zuten. Baina Somos taldekoek ez zituzten buruak makurtu eta kiroldegira joan ziren animoekin batera balio askoko garaipena eskuratzea lortu zuen talde eibartarrak.
Somos Eibar taldearen porrot krudela Uharten (26-23) norgehiagoka estu baten ondoren. Detaile txikiek erabaki zituzten partida bi puntuak etxean utziz. Neurketa oso parekatua izan zen, berdinketak eta markagailuan líder aldaketa ugari bizi ziren eta bigarren zatiko bigarren erdian lortu zuten etxekoek markagailuan aldentzea eta irabaztea. Hamairugarren postuan dira orain armaginak Avefor Huesca eta Urdulizekin berdinduta lau punturekin, bigarren lekuan aldiz finkatzen dira nafarrak.
Ligan bezain hasiera onarekin ekin zuten neurketa uhartearrak, irabazten eta itxura ona emanez baina Somos Eibar taldeak jardunaldi batzuk daramatza hasierako sendotasuna erakusten. Ez zion etxeko taldeari aldeaz asko gozatzen utzi, atsedenaldira berdinduta iritsiz. Kontuan hartu behar da eibartarrak baja garrantsitsuekin bidaiatu zutela Uhartera. Hala eta guztiz ere ez zituzten besoak jeitsi 60 minutuetan.
Somos ondo ari zen, bigarren zatiaren hasieran gainera, bi goleko errenta lortu zuten, joan zen asteko jokoa erakutsiz. Baina uhartearrak emaitza iraultzeaz gain lau goleko aldearekin jarri ziren, neurketa ia erabakita utziz. Azken hartu emana markagailua apaintzeko besterik ez zuen balio izan. Miguel Maiza bilakatu zen partidako goleatzaile nagusia zazpikin eta Axier Guisasola, bigarrena seikin.
KONFIANTZA BERRESKURATZEKO GARAIPENA
Somos Eibar taldearen partida borobila. Jokalariak duten kalitatea erakutsi dute eta dena emanez, garaipena lortu dute Urdulizi arlo guztietan gainenduz, bai aurrean baita atzean ere (31-20). Lehia oso parekatua hasi da baina bizkaitarrek ezin izan dute eibartarren intentsitate altua berdindu eta garaipena etxean geratu da. Orain arte, Fernando Fernandezen mutilen neurketarik onena izan da eta nabarmentzekoa da aritu diren jokalari guztien ekarpena.
Berdinketa askorekin hasi da nogehiagoka eta inork ezin izan du aldea zabaldu markagailuan. Mikel Zuloaga piboteak, etxekoen aurreneko hiru golak sartu ditu eta areriorak hankapean eduki ditu, lehen protagonista bilakatuz. Ondoren, Somos taldeak errenta polita lortu du Eneko Garetxanaren eskumatik eginiko barnekaldiei esker. Labana bailitzan, gol oso politak sartu ditu hegal eibartarrak, bostetik lau eginez. Hiru goleko aldearekin heldu dira gipuzkoarrak atsedenaldira.
Bigarren zatia, lehena baino hobea izan dela aitortu dezakegu. Eta baliteke, taldeak orain arte egin duen jokorik politena eta sendoena izan direla minutu horiek. Bederatzi eta biko partzial bati esker, hamar goleko errenta jarri dute armaginek partida erabat erabakiz. Aitor Oregi izan da bigarren zatiko hasierako protagonista lau golekin. Atzean besorik jeitsi gabe eta aurrean zorrotz, eibartarrek ez dute arazorik eduki markagailua eusten azkeneko 20 minututan. Taldeak zortzi gol besterik ez ditu jaso atsedenaldia eta gero, hori berpizten eta konfiantza berreskuratzen ari dela Somos Eibar esan nahi du.