Laugarren garaipena jarraian Hierros Servando Eibar taldearentzat. Urban Cabero Barakaldok aurpegia eman zuen norgehiagoka gehienean, baina gol faltak eta eibartarren ekinak, bi puntuak etxean utzi zituzten (20-14). Jardunaldi arraroa izan zen, bi neurketa besterik ez bai ziren jokatu asteburuan; Ipuruakoaz gain, Ereintza Aguaplast-EasyGas Urduliz partida ere jolastu zen; gainera ez daki inork liga jarraitzerik izango den alarma-egoera honetan. Dena dela, armaginek ez zuten hutsik egin, etxeko lanak fundamentuz eginda. Nahiko lehia estua suertatu zen, puntu kopuru baxukoa, defentsak eta atezainak nagusi izan ziren une oro. Etxekoek aldea zabaltzea lortu zuten hasierako partean baina barakaldarrak kikildu gabe berdinketaraino eraman zuten neurketa atsedenaldia baino lehen. Zazpina. Bigarren zatia bestelakoa izan zen. Aurretik jarri ziren eta guzti horiak, baina ez zen ispilatze bat besterik izan. Lehendabiziko 15 minututan lehen zatian bezain gol adina sartzea lortu zituzten bi taldeek. Hortik aurrera, Ander Ballesterosen geldituak, defentsa fina eta aurrean zorrotz egoteari esker, garaipena poltsikoratzea lortu zuten gipuzkoarrek: “ Neurketa oso parekatua izan zen. Defentsen eta atezainen lan bikainari esker markagailu arraro bat ikusi genuen. Baina benetan goraipatzekoa Ander Ballesterosen lana, 15 jaurtiketa baino gehiago geldituz; taldearen defentsa ere azpimarratu nahiko nuke, Barakaldo gol bakarra egin bai zuen azkeneko 18 minututan”, nabarmentzen du Fernando entrenatzaileak. Andres Alonso, Barakaldoko jokalaria bilakatu zen goleatzaile nagusia seirekin; Fernandorenak ordea ondo banatu zituzten golen egileak, Xabier Azkonizaga eta Mikel Zuloaga, berriz ere, laurekin izan ziren ate aurrean hobekien ibili zirenak. “Aurrealdean Azkonizagaren hegaleko lana goraipatzea nahiko nuke. Hori bai, gure erruengatik jasotzen ditugun zigorrak murritzu behar dugu, baita jariakortasun batekin jolastu ere”. Hierros Servando Eibar goialdean finkatzen da porrotik zer den jakin gabe, ezta hemendik aurrera zer gertatuko den ere ez…
Results
Team | Goles |
---|---|
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 20 |
Club Balonmano Barakaldo | 14 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
24 Urria, 2020 | 6:30 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2020-2021 |