Somos Eibar taldearen partidu oso ona Uharteren aurka, azkeneko segunduetan pasa zenak zapuztu zuena (26-27), hala eta guztiz gauza positibioak ateratzeko moduan dira eibartarrak. Sendotasun itzela erakutsi zuten armaginak 60 minututan, talde indartsuago eta handiago bati aurka eginez, baina azkenean eibartarren hutsak eta azken jokaldi eztabaidatsu batek, kanpotarren alde erabaki zuten norgehiagoka.
26na markagailuan eta azken baloi jabetza eibaratarrena zen, erasoa prestatzen ari zirenean Fernandorenak, epaileak txistua jo zuen falta adieraziz. Han geunden guztiak etxekoen alde zelakoan geratu ginen, baita jokalariak ere, baina ezin zena sinestu da kanpokoen aldeko falta adierazi zutela epaileek. Naparrek bizkor baloia hartu eta beraien area ingurutik jaurtiki zuten baloia atezaina aurreratuta zegoela aprobetxatuz; gola markagailura igo zen guztien harridura aurpegian zelarik, epaileei begiratu eta prostetatu arren ez zuten iritsiz aldatu horrela bukatuz neurketa.
Harro sentitzeko arrazoiak dituzte Somos Eibar taldeko jokalariek, partida izugarria burutu zutelako, guztira zazpi jokalari gutxienez hiru gol egiteko gai izan ziren. Baina harro sentitzen dizunak ez dizu punturik ematen, borrokatzen jarraitu behar da gehiago batzeko. 12. postuan dira eibartarrak momentu honetan 17 punturekin eta hurrengo neurketan pentsatzeko garaia da jada, datorren asteburuan Dominicos Zaragozaren aurka jolastuko dutena.
Oso ondo sartu zen taldea partidan, defentsan batez ere, baloi asko lapurtuz eta kontraerasoak sortzen.Atsedenaldira 6 goleko errentarekin heldu ziren eibartarrak.Bigarren zatian aldea handitzea lortu zuten amaierararte. Igoera faserako sailkatuta da taldea garaipen honekin bi jardunaldiren faltan
Zorionak neskak!
Somos Eibar taldearen bigarren porrot mingarria jarraian Urdulizen (28-24). Markagailuan atzetik joan ziren neurketa osoan eta eibartarrek ezin izan zioten emaitzari buelta eman. Berdindurik ere egon ziren momento batzutan lehen zatian, baina ez zen ispilatze bat besterik izan eta lehia poltsikoratu zuten bizkaitarrek. Hamabigarren dira orain sailkapenean armaginak 17 punturekin, beheko partea inoiz baino estuago dago Erromo eta Egia taldeen garaipenen ondoren. Bederatzigarren sailkatutik azken aurrenera lau puntuko aldea besterik ez dago.
Giro bikaina Urdulizeko Iparralde kiroldegian bizi zena; eibartar askok neurketa bertatik bertara ikusteko baliatu zuten larunbata, geureak aupatzeko beraien animoekin. Mikel Zuloagaren bederatzi golek ezin izan zuten porrota galarazi, etxekoak sendoago eta indartsuago iraun zuten amaierararte, bi puntuak poltsikoratuz. Ez zion inork lagundu erasoan eibartarren goleatzaile onenari, etxekoei garaipena erreztuz. Jardunaldi zailak datorren asteburuetan Somos Eibarkoentzat, baina zutik jartzea tokatzen da orain, burua makurtu gabe helmuga lortzeko momentua, taldea horretarako kapaza bait da.