GURE HISTORIA

2011.urteko irailean J.D. Arrateren bazkide batzarrak diru iturririk lortu ezin zuela eta bideragarritasunik gabe geraturik, kluba “likidatzea” erabaki zuen.

Hori ikusirik, batzar bukaeran bertan, hainbat guraso eta kidek, Portalea ondoko elkarte batera bildu eta Eibarko eskubaloiaren etorkizunaz jardun genuen hizketan. Han bildutakoek argi adierazi zuten Eibarko eskubaloi harrobiari irteera bat eman behar zitzaiola eta klub berri bat sortzea erabaki zuten. J. D. Arrate bukatu eta egun berean pausoak emateari ekin zioten.Jaurlaritzarekin bilerak egin ziren diru laguntzak eskatzeko.

Hurrengo bi asteetan egindako bilera eta lanen ondorioz, Eibar Eskubaloi taldea sortu eta antolakuntza eredua egituratu, harrobiko jokalariak berriz bildu eta urte hartako lehiaketetan jarduteko izen emateak egin ziren. Horretarako, Udala, Foru Aldundia eta Jaurlaritzarekin bilerak egin ziren diru laguntzak eskatzeko.

Hasieran beste klub proposamen ezberdin bat aurkeztu bazen arren, Udaletxean izandako bileraren ondorioz oraingo Eibar Eskubaloia lehenetsi zen. Ondoren sortu zen batzordeak, lan banaketari ekin zion bai arlo ekonomikorako, kirol arlorako, erakundeekin harremanetarako, barne antolamendurako eta abar. Legeak eskatzen dituen derrigorrezko hiru ardurak hartzeko, Ana Urionaguena, Jose Andres Garetxana eta Fermin Lazkano aukeratu ziren.

Erakunde desberdinekin hitz egin ondoren eta lan proposamen zehatzak aurkeztu ondoren, laguntza ekonomikoa hitzartu zen, klub berri bat baitzen eta hasieran inolako diru iturririk ez zuelako. Beste zailtasun bat, klub berria zelako, kirol mailan eta kategoria guztietan, nagusiak barne, oinarrizko mailetatik hasi behar izan zen, Lurralde mailan alegia.

Baliabide ekonomikorik ez genuenez eta profesionaltasunaren arriskuak ekiditearren, egitura guztiz amateurra izan zen, Arrateko zenbait jokalari eta teknikari txertatu zirelarik klub berrian. J.D. Arrate desagertu arren, haren inguruan ziren kirol gaitasunak jaso nahi izan genituen, ahal zen heinean behintzat.

Lan guzti horren emaitza moduan, lehen denboraldiaren bukaeran neska eta mutilez osaturiko hamabost talde osatu ziren (4 alebin, 4 infantil, 4 kadete, 2 jubenil eta senior bat). Bost urtetarako plan estrategiko bat egin zen eta ekonomia kudeatzeko irizpide estu, zehatz eta garbiak ezarri ziren.

Hainbait babesleren laguntza jaso genuen, Tekniker eta Somos Asesoresenak garrantzitsuak izan zirelarik. Baina ez dugu ahaztu behar gure karteletan, kiroldegiko propagandetan eta talde txikietan babesle gisa aritu zirenak, are gutxiago, txosnan eta beste ekintzetan parte hartu zuten pertsonen laguntza.

Hasierako denboraldietan erronka askori aurre egin behar izan genion, besteak beste, neska eta mutil taldeen egitura osatzen joatea, entrenatzaileen prestaketa, estatutuak onartzea, bazkide eta babesle bilaketa, materiala erostea, eta abar.

Bestalde, 2014an Eibarko Haritza, herrian zen beste eskubaloi klub txiki bat, Eibar Eskubaloiko egituran txertatu zen, horrela gure hasierako asmoak bete zirelarik, hau da, Eibarren eskubaloi klub bakarra egotea.

2017ko Maiatzean lehen aldaketa ematen da Eibar Eskubaloian Gaizka Bilbaok gidatutako lan talde bat jarriko da kluba zuzentzen. Talde honen helburu nagusia, alde batetik, lehenagotik zegoen estruktura sendotzea eta beste batetik eskubaloia berriz ere Eibarko herrian sendotzea.Eibarren egon diren talde guztiak erakutsi duten pasioa eta griña Eibar Eskubaloian txertatzea.

Ezin da ahaztu kirol talde bat garela eta gure kirolarien kirol maila hobetzen jarraitu behar dugula, eta lan horretan gabiltza buru belarri. Neska-mutilen talde egonkor bat daukagu urtez urte eta hauei formakuntzarik onena ematen saiatu behar gara etorkizunean pertsona on, kirolari eta eskubaloi jokalari bikainak izan daitezen.

Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +